La mejor noche de tu vida
Zure bizitzako gauik onena

10/04/2027 - FICOBA

ENTRADAS - SARRERAK

¡Revive la magia!
Magia bizi berriro

Vuelve a sentir la magia

Descubre lo que ofrecemos en Flashback

Música para volver atrás

Canciones que forman parte de tu vida, de nuevo sobre un escenario. Conciertos tributo, grandes himnos y una noche para cantarlos como antes. Zure bizitzaren parte diren abestiak, berriro oholtza gainean. Tributu-kontzertuak, ereserki handiak eta lehen bezala kantatzeko gau bat.

Aquí siempre está pasando algo

DJs, juegos, animación, baile y sorpresas durante toda la noche. En Flashback nunca sabes qué será lo siguiente. DJak, jolasak, animazioa, dantza eta sorpresak gau osoan zehar. Flashbacken ez dakizu inoiz zer etorriko den gero

Una barra a la altura de la fiesta

Porque una gran noche también se disfruta con una buena copa. Una gran barra, primeras marcas y todo preparado para brindar, bailar y seguir. Gau handi bat trago on batekin ere gozatzen delako. Barra bikaina, lehen markak eta topa egin, dantzatu eta gauarekin jarraitzeko behar duzun guztia.

Y que no falte de nada

¿Te ha entrado hambre? Nuestra zona de food trucks estará preparada para que puedas cenar, recuperar fuerzas y volver a la fiesta. Gose zara? Gure food truck gunea prest izango duzu afaltzeko, indarrak hartzeko eta festara itzultzeko.

Preguntas Frecuentes
Ohiko Galderak

¿Cuándo y dónde se celebra Flashback 2027

Flashback 2027 se celebrará el sábado 10 de abril de 2027 en Ficoba, Irun (Gipuzkoa). Los horarios de apertura, actuaciones y cierre se publicarán próximamente en nuestra web y en el perfil oficial de Instagram @flashback.cult.

Noiz eta non ospatuko da Flashback 2027?

Flashback 2027 2027ko apirilaren 10ean, larunbatean, ospatuko da Ficoban, Irunen (Gipuzkoa). Irekiera-, emanaldi- eta itxiera-ordutegiak laster argitaratuko dira gure webgunean eta Instagrameko @flashback.cult profil ofizialean.

Sí. Ficoba es un recinto accesible y se habilitará una zona delimitada para que las personas con movilidad reducida puedan disfrutar del festival con mayor comodidad y seguridad.No será necesario solicitar una acreditación ni adquirir una entrada especial: las personas PMR accederán con la misma entrada que el resto de asistentes. A su llegada podrán dirigirse al personal de acceso, que les indicará cómo llegar a la zona habilitada.

Irisgarritasunik al dago mugikortasun murriztuko pertsonentzat (PMR)?

Bai. Ficoba esparru irisgarria da, eta mugikortasun murriztuko pertsonek jaialdia erosotasun eta segurtasun handiagoz gozatzeko gune mugatu bat prestatuko da.Ez da beharrezkoa izango akreditaziorik eskatzea edo sarrera berezirik erostea: mugikortasun murriztuko pertsonak gainerako bertaratuen sarrera berarekin sartuko dira. Iritsitakoan, sarrerako langileengana jo ahal izango dute, eta haiek adieraziko diete prestatutako gunera nola iritsi.

Todos los pagos dentro del festival se realizarán mediante la pulsera cashless que recibirás al acceder al recinto.Podrás cargar saldo de las siguientes maneras: Anticipadamente, a través de la plataforma online. Escaneando el código QR de tu pulsera y pagando con tarjeta. En los puntos de recarga del festival, mediante tarjeta o efectivo.No se podrá pagar directamente con tarjeta o efectivo en las barras y demás puntos de venta.

Nola ordaintzen da jaialdiaren barruan?

Jaialdiaren barruko ordainketa guztiak esparrura sartzean jasoko duzun cashless eskumuturrekoaren bidez egingo dira.Saldoa honela kargatu ahal izango duzu: Aldez aurretik, online plataformaren bidez. Eskumuturrekoaren QR kodea eskaneatuz eta txartelarekin ordainduz. Jaialdiko karga-puntuetan, txartelarekin edo eskudirutan.Tabernetan eta gainerako salmenta-puntuetan ezin izango da zuzenean txartelarekin edo eskudirutan ordaindu.

Puedes consultar el saldo escaneando el QR de tu pulsera o preguntando en cualquier barra o punto de recarga.La devolución deberá solicitarse en www.flashbackcult.es entre el 11 de abril de 2027 a las 10:00 y el 23 de abril de 2027 a las 22:00. Necesitarás conservar el código de la pulsera. Después del festival enviaremos las instrucciones por email y las publicaremos en la web y en @flashback.cult.

Nola kontsulta dezaket nire eskumuturrekoaren saldoa eta nola eska dezaket itzulketa?

Saldoa eskumuturrekoaren QR kodea eskaneatuz edo edozein tabernatan nahiz karga-puntutan galdetuz kontsulta dezakezu.Itzulketa www.flashbackcult.es webgunean eskatu beharko da, 2027ko apirilaren 11ko 10:00etatik apirilaren 23ko 22:00etara. Eskumuturrekoaren kodea gorde beharko duzu. Jaialdiaren ondoren, jarraibideak posta elektronikoz bidaliko ditugu eta webgunean nahiz @flashback.cult profilean argitaratuko ditugu.

Sí. Podrás salir y volver a entrar sin coste siempre que conserves correctamente colocada tu pulsera. No podrá retirarse, cortarse, manipularse ni cederse a otra persona.

Irten eta berriro sar naiteke?

Bai. Doan irten eta berriro sartu ahal izango zara, eskumuturrekoa behar bezala jarrita mantentzen baduzu. Ezin izango da kendu, moztu, manipulatu edo beste pertsona bati eman.

No. Flashback no dispone de servicio de consigna, por lo que te recomendamos acudir únicamente con lo necesario.

Kontsigna zerbitzurik ba al dago?

Ez. Flashbackek ez du kontsigna zerbitzurik; beraz, beharrezkoa dena soilik eramatea gomendatzen dizugu.

Sí. Se permite acceder con comida para consumo personal y con una botella pequeña de plástico de hasta 500 ml, a la que se retirará el tapón en el acceso. No se permite introducir alcohol ni envases de vidrio, metal o materiales peligrosos.Dentro del festival también habrá barras y una zona de food trucks

Janariarekin edo edariarekin sar daiteke?

Bai. Norberak kontsumitzeko janariarekin eta gehienez 500 ml-ko plastikozko botila txiki batekin sar daiteke. Sarreran botilaren tapoia kenduko da. Ezin da alkoholik edo beirazko, metalezko nahiz arriskutsuak izan daitezkeen ontzirik sartu.

No está permitido acceder con armas, objetos punzantes o contundentes, envases de vidrio o metal, aerosoles, material pirotécnico, sustancias ilegales, punteros láser, drones ni cualquier objeto que pueda resultar peligroso.El personal de seguridad podrá revisar las pertenencias y denegar el acceso con objetos no autorizados.

Zein objektu daude debekatuta?

Ezin da sartu armekin, objektu zorrotz edo kolpatzaileekin, beirazko edo metalezko ontziekin, aerosolekin, material piroteknikoarekin, legez kanpoko substantziekin, laser erakusleekin, droneekin edo arriskutsua izan daitekeen beste edozein objekturekin.Segurtasuneko langileek gauzak aztertu eta baimendu gabeko objektuekin sartzea eragotzi ahal izango dute.

Revisa las carpetas de spam y promociones y comprueba que el pago se haya completado. Si la compra da error, prueba con otra tarjeta o con menos entradas.Si el cargo aparece confirmado pero no has recibido las entradas, escribe a cultproductions.irun@gmail.com indicando tu nombre, correo de compra, fecha, importe y justificante del pago.

Zer egin behar dut erosketarekin arazoren bat badut edo sarrerak jasotzen ez baditut?

Begiratu spam eta sustapen karpetak, eta egiaztatu ordainketa osatu dela. Erosketak errorea ematen badu, saiatu beste txartel batekin edo sarrera gutxiago erosiz.Kargua baieztatuta agertzen bada baina sarrerak jaso ez badituzu, idatzi cultproductions.irun@gmail.com helbidera, izena, erosketako helbide elektronikoa, data, zenbatekoa eta ordainagiria adieraziz.

No. Al tratarse de un evento con fecha concreta, una vez confirmada la compra no se admitirán cambios ni devoluciones por motivos personales.Únicamente se realizarán devoluciones cuando sean legalmente exigibles, por ejemplo, en caso de cancelación definitiva. Si contrataste la protección opcional de la entrada, deberás gestionarla directamente con la empresa aseguradora.

Sarrerak aldatu edo itzul daitezke?

Ez. Data zehatza duen ekitaldia denez, erosketa baieztatu ondoren ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko arrazoi pertsonalengatik.Legez nahitaezkoa denean soilik egingo dira itzulketak, adibidez, ekitaldia behin betiko bertan behera geratzen bada. Sarreraren aukerako babesa kontratatu baduzu, aseguru-etxearekin zuzenean izapidetu beharko duzu.

Puedes escribirnos a cultproductions.irun@gmail.com. La atención por correo se realiza de lunes a viernes, excepto festivos. Los mensajes recibidos durante el fin de semana se atenderán a partir del siguiente día laborable.También puedes consultar las novedades en www.flashbackcult.es y en Instagram: @flashback.cult.

Nola jar naiteke harremanetan antolatzailearekin?

cultproductions.irun@gmail.com helbidera idatz diezagukezu. Posta elektroniko bidezko arreta astelehenetik ostiralera eskaintzen da, jaiegunetan izan ezik. Asteburuan jasotako mezuak hurrengo lanegunetik aurrera erantzungo dira.Informazio berria www.flashbackcult.es webgunean eta Instagrameko @flashback.cult profilean ere kontsulta dezakezu